Agurra

Atsegin handiz agurtzen zaituztet alkate gisa web orri honen bitartez. Orria berritu eta bertan zuretzako leku bat egiten dugun bitartean, gonbidatu nahi zaitut gure artean harreman berri bat izatera, nire bitartez, udalarekin.

Leiho digital hau iraki nahi dut gure arteko komunikaziorako autobide gisa erabiltzeko; ez bakarrik belaunaldi berrien zerbitzura jartzeko, baizik eta udalerri handi hau osatzen duten hiru herrietako eta Paganoseko Administrazio Batzarreko biztanleen zerbitzura.

Herritarrekin etengabeko komunikazioa mantentzen duen udala lortu nahi dut, eskatu eta esaten duzuna aditzen duena, zure behar eta lehentasunak kontuan hartuta erabakiak hartzen dituena, udalak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko zure parte-hartzea errazten duena, erabakitzen duena jakinarazi eta modu ireki zein gardenean egiten duena.

Gardentasuna lortu nahi dugu gure helburu eta lanetan. Batez ere guztion diruaren administrazioan. Gure poltsikoak gardenak izan beharko dira.

Udalbatzak barne kudeaketarako udal-eredua berritu nahi du, teknologia berriak erabiliz, herritarrari gertukoagoa eta irisgarriagoa den udala eskainiz. Helburua hori izanik, nirekin harremanetan jarri zaitezke eta zure eskaerak alaguardia.alcaldia@ayto.alava.net helbidera bidali. Era berean, nirekin bilera bat eduki nahi izanez gero, bide horretatik egiteko aukera izango duzu.

Proposatutako edozein gauza adituko dut merezi duen errespetu osoz eta gobernu-batzordearekin edo, hala badagokio, osoko bilkurarekin landuko dut.

Alkate gisa entzute aktiboa izan nahi dut Herribilduko gaiak ezagutzeko, nahi edo behar duzunaren isla izan daitezkeen gaiak. Zure gai pertsonalengandik urrundu gabe, nirekin partekatu nahi badituzu eta horren aurrean nik zerbait egiteko aukerarik badut.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Pedro León

Plaza Mayor, 1 - 01300 - LAGUARDIA (Álava) - Tel: 945 600 007 - Fax: 945 621 042
Web realizada por ayser.com, especialistas en diseño gráfico, proyectos web y posicionamiento en buscadores