Guardiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Baina, zer da HAPO bat?

Gure udalerriko lurzati bakoitzean zer eraiki daitekeen edo zer jarduera ezar daitezkeen ezartzen duten "ordenantzak".

Zein helbururekin?

Gure herri eta auzoen hiri-kalitatea bermatzea eta hobetzea, onartzen diren hiri-hazkundeak arrazoizkoak eta iraunkorrak izatea, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko urratsak ematea eta leku ez-seguruak saihestea.

Baina hori Udalaren kontua izango da.

Bai, baina ez. HAPOren idazketa Udalak agintzen du, eta behin betiko onarpena, 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerria denez, AFAri dagokio. Baina gure laguntza behar du; gure iritzia, iradokizunak, lehentasunak; gure herriei eta gure eremuei buruz kezkatzen gaituena helarazi behar diegu.

Plana egiteko denbora beharko da.

Orain, informazio- eta azterketa-fasean gaude, gure herriek eta gure esparruak jasan ditzaketen arazoak eta sustatu beharreko balioak identifikatzean datza.

Udalaren webgunerako arreta

Hemen, prestatzen diren dokumentuak kontsultatu ahal izango dira.

AIdazketa-taldearen arreta indibidualizatua, jendaurrean jartzeko aldietan, posta elektronikoz:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
1. Herritarren Partaidetzarako Programa

Herritarren Partaidetzarako Programa (BOTHA, ostirala, 2025eko urriak 10 - Zenbakia: 115)

Inkestak:
Gaztelaniaz: https://forms.gle/sMh1DmDMLbRpxZyJ7

Euskara: https://forms.gle/6RbYuR16iiS5spzb8

2. Hirigintza-informazioaren agiria

Une honetan ez dago dokumentaziorik.

3. Aurrerapan-dokumentua eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren hasiera

Une honetan ez dago dokumentaziorik.

4. Hasierako onespenaren dokumentua eta ingurumen-azterketa estrategikoa

Une honetan ez dago dokumentaziorik.

5. Behin betiko onarpen-dokumentua

Une honetan ez dago dokumentaziorik.